domingo, 28 de febrero de 2016

APIRILAren 22tik 24 arte UDABERRIKO BARNETEGIA

                                          

           ONGI ETORRIAK ZARETE DENOK !!!





     




miércoles, 13 de mayo de 2015

  2015eko UDAKO BARNETEGIAK:

  EKAINAREN               12tik     14ra
  UZTAILAREN             10etik   12ra
  ABUZTUAREN            1etik    9ratzira

Hemen daukazutena Ekaineko egitaraua da, Uztailekoa eta Abuztukoak 
"NOLA EGINEN DUGUN" Atalean begiraitzazue.

Egunak luzatu dira, eta denon gogoa eguzkiaz eta lagun giroaz  dizfrutatzea da.
Hemen prestatu dugu agitz interesgarria den ekimena gogo horiek bideratzeko.

Igantzin dagoen "San Juan Xarreko" iturria eta inguruak ezagutu.
 "Sanjuanera" deitzen den sendabelarrez egindako ukendua egin, osatzen duten belarrak ezagutuz.
"CLOWN" tailerra, elkarrekin sukaldatu e.a.
Aitzaki ederrak, lotsarik gabe solasteko.

  Etxalarko Barnetegitik gonbidapen hau
luzatzen dizuegu eta zuen gustokoa izatea espero duguna.





"UDAKO BARNETEGIAK"







Aurten ere MINTZAPRAKTIKARAKO BARNETEGIA antolatu dugu.


 2015eko uda honetan Euskaraz hitzegin, lagun berriak egin, gauza berriak ikasi eta disfrutatzeko asmoz bazaude, hemen duzu horretarako aproposa den Barnetegia.

ONGI ETORRIA ZARA!!!


         UZTAILAREN                          10 etik  - 12ra           (asteburua     85,-€)

     Abuztuaren               1etik - 9ra     ( 8 egun  300,-€) 


      Egonaldia eta Barnetegia 

   *Museoen sarrerak bakoitzaren kontura izango dira.  
 

Euskaraz hitzegin eta.....


                                              -  Sukaldaritza.
                                              -  Masaje Tailerra.
                                              -  Dantza.
                                              -  Mendiko irteerak
                                              -  Itsasoa eta hondartza.
                                              -  Baztan eta Agoteak.
                                              -  Elgorriagako Uraren Tokia.
                                              -  Perurenaren " Peru Harri"
                                              -  Zubietako errota.
                                              -  Sendabelarrak.
                                              -  Kantuak.
                                              -  Iparraldea.
                                              -  Yoga eta Qi gong.
                                                                                 -  Ogia eta Goxogintza.
                                                      -  Herriko Etxeen Istorioa. 

                                              
                        
                              


"ETXALARKO MINTZAPRAKTIKARAKO BARNETEGITIK"
"ONGI ETORRIA" eman nahi dizuegu.



BARRURA...  SUKALDERAINO !!!

Lehen garai batean... etxeak edo familiak "suengatik" kontatzen ziren, hainbat "SU", hainbat famili.
Horregatik...norbait etxe batetan sartzen zenean eta ...
- "Egunon" edo esaten zuenean bertan zegoela adierazteko....
"SUKALDERAINO"!!!  erantzuten zitzaion.
SUAK adierazi nahi duen guztiarekin....
BEROTASUNA, JANARIA, FAMILI GIROA edo GIZAKI GIROA...
Bertan berotu eta sukaldatzeaz aparte, artoa aletzen zen, erramientan egin edo konpontzen ziren, eguneko berriak ematen ziren, lehengo istorio eta jakinduri zaharrak kontatzen ziren e.a. luze bat.
Honela... "GURE SUKALDEKO" atearen irudiarekin Ongietorria eman nahi dizuegu, eta bere esan nahi guztiekin.
Gainera gure etxean zazpi SU ditugu....BERAZ......
AURRERA.... SUKALDERAINO !!!
 AURKITUKO DUZUTENA ZUEN GOGOKOA IZANGO DUZUTELAKOAN, BERTAN ITXAROTEN ZAITUZTEGU.
ONGI ETORRIAK ZARETE !!!