JONE ARROSPIDE EIZAGUIRRE:
Donostian jaioa eta orain dela 12 urte Etxalarko biztanlea dugu.
Orain
dela 32 urte ,Donostiako ikastoletan, auzo elkartean, eta bertze
ikastetxeetan, helduentzako, euskara klaseak ematen zituen.
Geroztik
, Masaia, Yoga, Qi-Gong Sukaldaritza EkoEnergetikoa eta Terapi
Alternatiboen ikastaroak eginda ondoren, Jubilatuekin "Bizitzaren Posa"
eta Emakumeekin "Autoestima", "Yoga", "Qi-Gong" eta "Sukaldaritza
Eko-Energetiko"etako ikastaroak ezkeini izan ditu zenbait Udal,
Kulturetxe, Polikiroldegi, Jubilatu etxe, Emakumeen Taldeetan, E.P.A
(Elduen Heziketarako Eskolak) e.a.
Etxalarren
bizi denetik, "Suakin" Elkartearen sortzailea eta "Mokorreko-Borda"
berritu eta gero, bertan antolatzen diren ekintzen
antolatzaile,zabaltzaile, sukaldari ea.
Bi seme alaben ama dugu, eta kuriosidadez betea dagoenez, beti ikasteko eta antolamendu berriak sortzeko prest dago.
Ahal
duen neurrian....."Auzolaneko" mugimenduari atzikituta zentitzen da,
eta neurri batean Barnetegi honen sustrai eta funtza "Herriko Auzolana"
izatea nahiko luke.
* Jone, Barnetegiaren sortzaile eta koordinatzailea da.
Hortaz aparte: Qi-Gong, Sukaldaritza Ekologikoa, Talde Dinamika, Masaia,
Nordic Walking - ("Ipar Martxa)"e.a. ezkeiniko ditu.
JOCHEN ROTH
* Jone, Barnetegiaren sortzaile eta koordinatzailea da.
Hortaz aparte: Qi-Gong, Sukaldaritza Ekologikoa, Talde Dinamika, Masaia,
Nordic Walking - ("Ipar Martxa)"e.a. ezkeiniko ditu.
JOCHEN ROTH
Alemaniako "Ohian Beltzean" jaioa da eta orain dela 14 urte Etxalarko
herrian bizi da.
Bertze gauza askoren artean musika eta dantzazalea da.
Eskulangintza, sukaldaria, bidaiaria, hizkuntzak gogokoak dituena, eta okin
eta goxogin fina da.
Bere herrian, Durbach izenekoa, Rin ibaiaren inguruko ardo txurien ekoizleak
dira, eta hontaz ere beti prest dago bere jakinduria ezkaintzeko.
Bereziki eskatzen bada Alemaniko ardoen "daztaketa" prestatu daiteke.
Bere bidaien artean Mexiko izanda da herri kuttunena beretzat, eta handik
ekarritako artoa sukaldatzeko modu ezberdinak ezkaini ditzazkegu: Tamalak
tortilak (hemengo taloen antzekoak), atolea eta abar...
Inoiz ez zaio umore ona falta bere jardueretan.

LEIRE SAITUA IRIBAR
Bilbon jaioa, eta
Bizkaiko Ibarrangeluko “Lastarritxu” baserriko alaba dugu.
Betidanik
euskararekiko zaletasuna odolean eraman duenak bere arbasoengandik jasoa, Madrilen Soziologia
ikasten ari zelarik ere, bertako "Euskal Etxean" euskarazko klaseak ematen zituena. Geroztik magina barnetegietan ibilia da klaseak ematen, baita ere E.H.U Euskal
Herriko Unibertsitatean, e.a. eman izan ditu hitzaldiak eta jarduerak.
Kantaria,
Sortzaile , Bake zale , alaia, Yoga eta Meditazio irakaslea, Erresonantzi
eraldatzailea e.a. luze bat.
4 seme alaben ama.
* Leire, Kantu eta Olerkigintzako gidaria izanen dugu.
* Leire, Kantu eta Olerkigintzako gidaria izanen dugu.
MAITE OLAETXEA eta ANABEL ARBURUA
Maite eta Anabel herriko "Andramari" dantza taldeko partaideak ditugu.
MAITE OLAETXEAk 24 urte ditu eta etxalartarra da.
Iruñan pasatzen du astea eta asteburutan gustora itzultzen da herrira berriro.
Kimika ikasketak eginak ditu eta orain ikerketa laborategi batean doktoretza egiten ari da
ongarrien gaiaren inguruan.
Ttikitatik Etxalarko "Andramari" dantza taldeko kidea da eta Erasmus beka batekin
Italira joan zenean, bertakoei ere Euskal Dantzak erakutzi zien.
ANABEL ARBURUAk 37 urte ditu eta etxalartarra da.
Majisteritza ikasketak eginak ditu eta Bera herriko "Haur Eskola" batean egiten du lan.
Ttikitatik "Andramari" Etxalarko dantza taldeko kidea da eta herriko "Txistularien"
taldeko partaidea.
Asken hiru urtetan 4-5 urteko haurrei Euskal Dantzak erakuzten dizkie.
PEIO APEZETXEA
2.004 ean Euskaltzandiako ohorezko bazkidea izendatuak, etnografiari buruzko magina artikulo eta azterketak egindakoa dugu.
Etxalarko herrian 47 urte luzez.....EUSKARAREKIKO grina, ezagutza eta zabalkuntzaren bultzatzailea izan dugu beti.
Asken
urte hauetan ere bi liburu idatzi ditu:"ETXALARREN HISTORIAREN ZENBAT
JAKINGARRI"eta "ETXALARKO ETXEEN IZENAK" . Hortaz aparte beti izan du
denbora bere ikerketei buruzko artikuluak "EUSKERA" Euskaltzaindiaren
lan eta agirien koadernoetan aurkezteko..
* Peiok, herriko historiaz eta bertako etxeen istoriaz arituko zaigu.
* Peiok, herriko historiaz eta bertako etxeen istoriaz arituko zaigu.
JASONE MITXELTORENA
1982an
Elizondon jaioa, kazetaritza da bere egungo lanbidea. "Gara" egunkarian
eta "nafarroa.com" agerkari digitalean erredaktore lanetan aritu da,
eta baita "Info7" irratiko berriemaile ere.
Testu laburren euskararako itzulpenak eta narrazio-ahotsa ere egin ditu.
"AUZOLAN"
mugimenduaren sortzaile eta eragile. Euskal Herri osotik, hitzaldiz
eta "lan ekintzen" bitartez zabaltzeari ematen dizkio magina ordu.
Bera da "AUZOLANAREN KULTURA"ren liburuaren egilea eta Etxalarko "Herriko Baratzaren" ardura eta bultzatzailea.
AIA izena duen 2 urteko alaba eder bat du.
* Jasonek "AUZOLAN" mugimendua aurkeztuko digu, eta gero ,taldeka landuko diren gai ezberdietako, koordinatzalea izango dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario