BIZI BIZIAN



                           




KONDAIRAK:



AITA BARANDIARAN


 Aita Barandiaranek Euskadiko etnologia eta antropologia izan zituen aztergai bere bizi osoan eta arreta berezia eskaini zion Euskal Mitologiari. Leku berezi bat eskeini nahi  diogu gure blogan, asko zor  diogu  euskalzaleok.                                       
                     
Zer kondairak ziren ahoz aho erranak geure arbasoen artean eta beraien jakinduria aztertu.  Beraien “mikrokosmosa” edo eta “kosmobizioa” lurrari eta itsasoari lotuta, zegoenez, gure “Amalurra” ama bezala izendatzen  zuten, berarengandik  zetorkielako bizitzeko behar zuten guztia.  Elezahar hauek  egunerokotasunean gauzatzen ziren, bizitza, heriotza, lana,  “urte sasoiek” ematen zieten erritmoak, landa, uzta, besta garaiak.
Aita Barandiaranen lanari esker, ohartu gara euskaldunak "nortzuk" garen eta "nondik" gatozen. Gure historioa ez dela "gaur egungoa"  eta mendez mende gure ARBASOEN  "bizipenak eta biziposak" une honetaraino ekarri gaituztela, eta beraiekin dugun ARDATZ eta LOKARRI zuzena  EUSKARA dela.


MARI, BASAJAUN, ARTZAK , ARBOLAK , EGUZKI , ILARGI, LAMIAK e.a., antolatzen zuten beraien mundua. Baita ere.....HAIZEA, ZINGORRA, ITSASOA, ERREKAK, MENDIAK, LANDAREAK.....



AUZOLANAK , BATZARRAK eta HERRIEN ANTOLAKUNTZA:


Auzolan antzinako garaietatik iritsi zaigun lan sistema da, komunitate bateko kideen arteko elkarlanean oinarrituta dagoena. Lan-sistema baino, herriak ekiteko, antolatzeko eta bere burua eratzeko duen modua da.
Antolakuntza honen eredu asko ditugu askeneko mendean ere: Ikastolen antolakuntza, Gaueskolak, euskarazko egunkarien kaleratzea, irrati edo aldizkari herrikoiak, Arrasateko kooperatibak, Gaztetxeak, Auzo Elkarteak, Emakumeen mugimenduak, Festen antolaketak eta laguntza behar zen bertze milaka antolakuntzetan ikusi dugu, baita ere Euskal Herriko herri txiki  askotan basoak, bideak , eskolen berritzeak eta auzoz auzoko lanak, auzolanari esker, mantendu dira.

Gaur egun "AUZOLAN"  herri mugimendu bezala berantolatu da, indar eta planteamendu  berriekin, gizarte honeri aurre egiteko asmoz. Adibidez:  ordezko txanponak, energia berriztagarriak, heziketa, osasuna, elikagaien burujabetzan, herrien antolaketa, ea.



ETXALARKO HERRIKO ETXEAK eta HISTORIA:





Eremu zelaiaren erdian, etxe zuri multzoa: herreigunea. Inguruneko mendi zaintzaileen saihetsean eta gainean jarriak, belar soro eta baso artean, baserriak, mendiaren eta larren zain.

                                   HONELAKOA DA ETXALAR ¡¡¡¡



SENDABELARRAK:





Askotan entzunak ditugu beraien izenak:

Berbena, Pasmobelarra, Elorri zuria, Plantina-belarra, Osina, Santio-belarra,Intsusa, Sahatsa e.a. luze bat.

Gutxi dira gaur egun ongi bereizten eta erabiltzen dakitenek.
                                                                                                              Gure inguruan dugun “botika” da Natura, eta aukera izango dugu bertatik bertara ezagutzeko eta ukenduren bat prestatzeko.





KANTU ZAHARRAK eta OLERKIGINTZA:



Gure Herria, beste herri zahar guztiak bezala, oso aberatsa da kantugintzan eta berari lotuta dagoen olerkigintzan.

 *Kantu zahar eta berri batzuk hartu, aztertu eta ikasi egingo ditugu, beraien ezan nahi sakonaz jabetuz.







ITXASOA eta EUSKALDUNAK:



Donostiako "UNTZI" Museoari bisita bat eginez hasita..........


  

Pasaiko "ALBA-OLA" proiektoa ezagutu.









Albaola itsas kultura eta ondarea bere ikuspegi guztietan lantzen dituen erakundea da. Itsas kulturaren normalizazioa eta garapenaren bidean, gure helburua itsasoko ondare materiala eta inmateriala ikertzea, berreskuratzea eta gizarteratzea da. Horretarako, euskal itsas teknologiari buruzko ezagutza teorikoak gauzatu eta praktikan jartzen ditugu eta gizartea ondare interesa duten jardueretara bultzatzen dugu.

Albaolak Gipuzkoako Pasaian dauka bere egoitza eta bere jarduera eremua mugarik gabeko itsasoa da.


Elkarlana baloretzat dugu. Gure proiektuak elkarlanean oinarritu daitezen ahalegintzen gara eta beraz, dizplina arteko zubiak egiten saiatzen gara ikerkuntzan, ontzigintzan, nabigazioan eta gizarteratze lanetan. Munduko hainbat itsas erakunde eta aditurekin lan egiten dugu eta elkarlan horietan ateratzen ditugu aurrera gure proiektuak. Horrek beste esperientzia batzuk ezagutzeko aukera ematen digu, gureak kanpoan ezagutarazteaz gain

Eraikuntza eta nabigazio tradizionalak zein gure itsas jarduera guztiak giza baloreetan oinarritzen dira: Natur ingurunearekiko errespetoa, talde-lana, kulturarteko zubiak…
"ALBAOLA" Blogatik hartua


HONDARRIBIKO HERRIA eta TXINGUDIKO BADIA:








Hondarribiko herria guztiz itsasoari atzikituta dagoen herria da.

Ezagutu eta bertako jendeekin solastu nahi dugu.

Asmoa eta gogoa, bertako arrantzaleen ahotik itsasoko elezaharrak entzutea da, eta TXINGUDIKO badiako txori eta landareen ezagutza txiki bat izatea ere.

( Askeneko hau Txingudi badiako gidariekin)





"SORGINEN-BELAGINEN" MUNDUA eta ISTORIA:




 





                 XVI. eta XVII. mendeen ezaugarrietako bat nabarmentzekotan ezin alde batera utzi sorginen kondairak. Euskal Herrian sorginkeria olde bat hedatu baitzen garai hartan, eta gure eskualdeak ere somatu zuen haren eragina: Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Xareta… Denak ukitu zituen. Baina bereziki Zugarra­mur­dikoa izan da ezagun egin dena. 2010.garren urtean 400 urte bete dira sorginkeriak egitea egotzita Inkisi­zioak hainbat herritar zigortu zituela.
                               
Europa aldetik eto­rri zen sorginkeriaren sukar hura gure eskualdera, frantziar eta espainiar estatuak euren mugak definitzen ari ziren garaian, XVI. mendearen azken aldera eta XVII.aren hasieran. Sorginak benetan baziren ala ez eztabai­dan sartu gabe, sorgi­ne­tan sinesten zutenak izanen ziren, baina intere­sa­gatik sorginen kontu hori baliatu ere maiz egin zen, eta ho­rren ondorioz, frogarik gabe zigortu eta hil zituzten gizon-emakumeak aunitz izan ziren.


Nor ziren sorginak?
Zentzu negatiboan hartu izan dira historian sorginak, baina gizon, emakume eta haurrak izan ziren sorgin izendatuak, batez ere, emakumeak. Koro Iratzokik hiru jende-multzo egin ditu sorginei buruz galdetuta: «batetik, egiaz egun sorgin bezala ezagutzen ditugunak, hau da, jende arruntak baino ezagutza haundiagoa zutenak, eritasunak nola konpondu bazekitenak, landareak ezagutzen zituztenak...». Bigarren multzoan kristautasunaz aritu zaigu: «garai hartan kristautasuna sartua zegoen, baina oraindik lehenengo sinesmen eta tradizioak ere manten­tzen ziren eta tarteka bildu egiten ziren. Eta debekatua zegoenez, gordeka bildu behar izaten zuten, gauez, eta leizea toki aproposa zen«. Eta azkenik askatasun bila zebiltzanak: «sorginkeria ai­t­za­­kia gisa erabali zuten jende hori trabatik ken­tzeko».


Ttipi-Ttapa aldizkaritik hartua. Textoa eta argazkia: Gurutze Pikabearenak  dira.

 * ZUGARRAMURDIKO MUSEOA eta LEZEA BIZITATUKO DITUGU.

SUKALDARITZA:








Sukaldaritza EKO-ENERGETIKOAn arituko gara.                                       Lehengo sukaldaritza, eta bertze tradizioei lotuta daudenen urratsak jorratuko ditugu ere. 


Denok sukaldean sartu eta, teori apurtxo bat eta PRAKTIKA ZABALA eginen dugu.



EUSKAL DANTZA:







Dantzak ez dira ospakisun soil bat.

Mundu sinboliko eta aberats baten esan nahi zakonez beterik daude,
eta bizitzako une garrantzitxuenetan aurkezten ziren.

Bertako dantzak ikasi eta goxatzeko aukera izanen dugu.
                                     


YOGA eta QI-GONG :



                                         
Goizero..."Yoga" eta "Qi Gong" (Medikuntza Txinatarretik datozen ariketak).
Gorputza esnatzeko eta martxan jartzeko , gure baitan sakonduz, lasaituz, indar berrituz.



BAZTANeko ARANA eta "AGOTEAK"





"SANTXOTENA" Museoa:


Parke Museoak natura eta artea uztartu eta Agoteak omendu nahi ditu. Leku hesi-gabea da noranzko guztietan, eta oso irisgarritasun handikoa. Obrak berak gidatutako ibilaldian bisitariak eskuz ukitu ahal izango du eskulturek erakusten duten sentsualitatea.
Artearen eta naturaren arteko lotura sentitzea, harizti eta pagadien artean. Bere antzinako pertsonaien mitologia sentitzea, zuhaitza eta zura sentitzea, eta baita haien sentsualtasunaren indar geldiezina ere.
Santxotenaren obra ukituzko magia da idazketa poetikoan, denbora esekiaren parentesia, kontenplaziorako eta geu askeago bihurtzeko. Horrekin batera, baina, adierazpen mentala eta ulermen estetikoa ere bada, abiapuntu desberdinetatik. Arrazionalismoa da, espresionismoa, informalismoa, eta errealismo hutsean geratzen da islatuta.
Natura, artea eta adierazpena, pertsonaia kosmogonikoen, babesle panteisten eta elementu atmosferikoen bidez garatuak, lurraren eta zeruaren kosmosean, eguzkiaren eta ilargiaren nahiaren mende.

Xabier Santxotena dugu bertako artista nagusia.

Xabier Santxotena zuraren eskulangintzarekin aspalditik lotuta egon den familia baten semea da, eta gazte-gaztetatik eskulturak erakarrita sentitu da. 1970ean, Jorge Oteiza ezagutu zuen, eta harrezkero beraren dizipulu esanguratsua izan da. Geroago, Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, alderdi primitiboaren eta kultuaren artean, alderdi naturalaren eta leunduaren artean. Bere lehenengo sorkuntza-lanetatik, obren serie edo familien formulari heldu dio. Poeten eta pilotaren omenaldiak, menhirrak, Gernika, Planetariuma, Basoak, Irrintzia. Pieza singular ugari egin ditu, hala nola iturriak, ur-jauziak, kanpoalderako eskulturak, altzairuz, zementuz edo brontzez eginak, instituzio edo museoentzat. Gaur egun, Artziniegan (Araba) duen tailerrean, eskulturan eta poesian soilik dihardu.

Argazkias JESUS RAMOS en blogetik hartuak dira.

Museoaren informazio gehiago izateko begiratu    www.santxotena.org



MONUMENDU MEGALITIKOAK:





Gure arbasoen aztarna zuzenak ditugu.

"Orizki" mendi magaletan 19 monumento megalitikoak ditugu eta esanguratzua da inguru honetan hainbertze aurkitzea.







                                        "HERRI MUSIKAREN TXOKOA" OIARTZUNEN


Herri Musikaren Txokoak Euskal Herriko eta mundu zabaleko 1.200 musika-tresna ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, 5.000 aletik gora biltzen dituen liburutegia, LP, kasete eta CD formatuetan jasotako 2.500 musika-pieza biltzen dituen fonoteka, irudi artxibo handi bat eta musika-tresnak egiteko eta konpontzeko tailerrak ditu. 



                                                   PERU HARRI MUSEOA  








                                                    IÑAKI PERURENA 



Leitzatik Uitzirako bide zaharrean dagoen Gorritenea baserriaren hiru solairuak egokitu, eta inguruko zelaietan egin dituen eskultura ikusgarriekin osatu du Peru-harri museoa Iñaki Perurenak. Euskal Herriko historia azaltzea du helburu, eta adierazi digunez, «gure kulturaren argi izpi bat egon daiteke hemen».
DATUA 7 URTE behar izan dituzte museoa prestatu eta zabaltzeko.
HIRU ELEMENTU
«Barrengo indarra, jentillaren indarra eta mitoaren indarra oraindik batzen direlako gaude harri-jasotzaileak»
Iñaki PERURENA. Leitzako harri-jasotzailea

HARRIA LEIHO ETA KABI
«Harriak leiho eta kabi izan dira niretzat. Leihoa, mundua harriaren bidez ikusi dudalako, eta kabia, babesa izan delako»
Iñaki PERURENA. Leitzako harri-jasotzailea

«Europa zaharreko aztarna bizia, irauten duen aztarna gara euskaldunak. Erromatarrak, zeltak, bisigodoak, gaztelarrak, frankoak, musulmanak… etorri dira, bakoitza bere intentzioarekin, baina lehengo herri zahar hura oraindik bizirik dago». Horixe da hain zuzen Iñaki Perurenak Leitzako Gorritenea baserrian eta inguruan zabaldu duen Peru-harri museoan azaldu nahi duena. Euskal Herriko historia, alegia.
Aspalditik dabil harrien munduan Perurena. 30 bat urtez harri-jasotzaile izan da eta oraindik ere ez ditu sobera baztertuak. Harriak «leiho eta kabi» izan dira Leitzakoarentzat: «Leihoa, mundua harriaren bidez ikusi dudalako, eta kabia, babesa izan delako. Kabian gustura egoten da, eta harriaren munduak hori eman dit niri, dena: kokalekua, bizitzeko modua, ikusteko modua...». Eta harriaren inguruan zerbait egiteko zuen «aspaldiko ametsa» egia bihurtu du Peru-harrirekin. Zazpi  urte behar izan ditu Gorritenea baserria hiru solairuko museo bilakatzeko, eta inguruan eskulturak, trikuharriak, zutarriak eta beste atontzeko. Eta guztia eskuz egin du: «egin duguna gure sosa eta lanarekin egin dugu», dio Perurenak.


Gurutze Pikabeak
TTIPI TTAPA Aldizkaritik hartua

















No hay comentarios:

Publicar un comentario