NORTZUK GAREN






       JONE ARROSPIDE EIZAGUIRRE:

Donostian jaioa eta orain dela 12 urte Etxalarko biztanlea dugu.

 Orain dela 32 urte ,Donostiako ikastoletan, auzo elkartean, eta bertze ikastetxeetan, helduentzako, euskara klaseak  ematen zituen.

Geroztik , Masaia, Yoga, Qi-Gong Sukaldaritza EkoEnergetikoa eta Terapi Alternatiboen ikastaroak eginda ondoren, Jubilatuekin "Bizitzaren Posa" eta Emakumeekin "Autoestima", "Yoga", "Qi-Gong" eta "Sukaldaritza Eko-Energetiko"etako ikastaroak ezkeini izan ditu zenbait Udal, Kulturetxe, Polikiroldegi, Jubilatu etxe, Emakumeen Taldeetan, E.P.A (Elduen Heziketarako Eskolak) e.a.

Etxalarren bizi denetik, "Suakin" Elkartearen sortzailea eta "Mokorreko-Borda" berritu eta gero, bertan antolatzen  diren ekintzen antolatzaile,zabaltzaile, sukaldari ea.

Bi seme alaben ama dugu, eta kuriosidadez betea dagoenez, beti ikasteko eta  antolamendu berriak sortzeko prest dago.

Ahal duen neurrian....."Auzolaneko" mugimenduari atzikituta zentitzen da, eta neurri batean Barnetegi honen sustrai eta funtza "Herriko Auzolana" izatea nahiko luke.

* Jone, Barnetegiaren sortzaile eta koordinatzailea da.
   Hortaz aparte: Qi-Gong, Sukaldaritza Ekologikoa, Talde Dinamika, Masaia,
    Nordic Walking - ("Ipar Martxa)"e.a. ezkeiniko ditu.





                                          JOCHEN ROTH



   Alemaniako "Ohian Beltzean" jaioa da eta orain dela 14 urte Etxalarko
   herrian bizi da.

   Bertze gauza askoren artean musika eta dantzazalea da.
   Eskulangintza, sukaldaria, bidaiaria, hizkuntzak gogokoak dituena, eta okin
   eta goxogin fina da.

   Bere herrian, Durbach izenekoa, Rin ibaiaren inguruko ardo txurien ekoizleak
   dira, eta hontaz ere beti prest dago bere jakinduria ezkaintzeko.
   Bereziki eskatzen bada Alemaniko ardoen "daztaketa" prestatu daiteke.

   Bere bidaien artean Mexiko izanda da herri kuttunena beretzat, eta handik
   ekarritako artoa sukaldatzeko modu ezberdinak ezkaini ditzazkegu: Tamalak
   tortilak (hemengo taloen antzekoak), atolea eta abar...

   Inoiz ez zaio umore ona falta bere jardueretan.
   





LEIRE SAITUA IRIBAR


Bilbon jaioa, eta Bizkaiko Ibarrangeluko “Lastarritxu” baserriko alaba dugu.
Betidanik euskararekiko zaletasuna odolean eraman duenak bere arbasoengandik jasoa, Madrilen Soziologia ikasten ari zelarik ere, bertako "Euskal Etxean" euskarazko klaseak ematen zituena. Geroztik magina barnetegietan  ibilia da klaseak ematen, baita ere E.H.U  Euskal  Herriko Unibertsitatean, e.a. eman izan ditu hitzaldiak eta jarduerak.
Kantaria, Sortzaile , Bake zale , alaia, Yoga eta Meditazio irakaslea, Erresonantzi eraldatzailea e.a. luze bat.
4 seme alaben ama.

* Leire, Kantu eta Olerkigintzako gidaria izanen dugu.







MAITE OLAETXEA eta ANABEL ARBURUA 

Maite eta Anabel herriko "Andramari" dantza taldeko partaideak ditugu.

MAITE OLAETXEAk 24 urte ditu eta etxalartarra da.
Iruñan pasatzen du astea eta asteburutan gustora itzultzen da herrira berriro.
Kimika ikasketak eginak ditu eta orain ikerketa laborategi batean doktoretza egiten ari da
ongarrien gaiaren inguruan.

Ttikitatik Etxalarko "Andramari" dantza taldeko kidea da eta Erasmus beka batekin
Italira joan zenean, bertakoei ere Euskal Dantzak erakutzi zien.

ANABEL ARBURUAk 37 urte ditu eta etxalartarra da.
Majisteritza ikasketak eginak ditu eta Bera herriko "Haur Eskola" batean egiten du lan.

Ttikitatik "Andramari" Etxalarko dantza taldeko kidea  da eta herriko "Txistularien"
taldeko partaidea.

Asken hiru urtetan 4-5 urteko haurrei Euskal Dantzak erakuzten dizkie.




PEIO APEZETXEA

2.004 ean Euskaltzandiako ohorezko bazkidea izendatuak, etnografiari buruzko magina artikulo eta azterketak egindakoa dugu.

Etxalarko herrian 47 urte luzez.....EUSKARAREKIKO grina, ezagutza eta zabalkuntzaren bultzatzailea izan dugu beti.

 Asken urte hauetan ere bi liburu idatzi ditu:"ETXALARREN HISTORIAREN ZENBAT JAKINGARRI"eta "ETXALARKO ETXEEN IZENAK" . Hortaz aparte beti izan du denbora bere ikerketei buruzko artikuluak "EUSKERA" Euskaltzaindiaren lan eta agirien koadernoetan aurkezteko..

* Peiok, herriko historiaz eta bertako  etxeen  istoriaz arituko zaigu.






JASONE MITXELTORENA

1982an Elizondon jaioa, kazetaritza da bere egungo lanbidea. "Gara" egunkarian eta "nafarroa.com" agerkari digitalean erredaktore lanetan aritu da, eta baita "Info7" irratiko berriemaile ere.

Testu laburren euskararako itzulpenak eta narrazio-ahotsa ere egin ditu.
"AUZOLAN" mugimenduaren sortzaile eta eragile. Euskal Herri osotik, hitzaldiz eta "lan ekintzen" bitartez zabaltzeari  ematen dizkio magina ordu.

Bera da "AUZOLANAREN KULTURA"ren liburuaren egilea eta Etxalarko "Herriko Baratzaren" ardura eta bultzatzailea.
 AIA izena duen 2 urteko alaba eder bat du.

* Jasonek "AUZOLAN" mugimendua aurkeztuko digu, eta gero ,taldeka landuko diren gai ezberdietako, koordinatzalea izango dugu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario