NON GAUDEN
ETXALARko herria Nafarroako Ipar Aldean
aurkitzen da.
IRUNgo herritik 19 klm.etara.
IRUINAtik 53 kl
DONOSTIAtik 41 kl.
"Bortzirietako" lurraldean dago, Arantza,Bera, Igantzi
eta Lesakarekin batera.
Bertiz, Oronoz Mugairi, Zugarramurdi eta
Baztango Aranarekin muga eginez.
BIDASOA ibaiak ematen die lotuera denei horregatik
"Bidasoaldea"ren izenarekin ezaguna da.
121-A errepide nagusitik aurkituko duzute, Irungo
mugatik edo Iruñatik etorrita.
ETXALARREKO "MOKORREKO-BORDAN" gaude.
Guztiz berritua den baserria dugu "Mokorreko-Borda".
"SUAKIN" Elkartearen kokaleku, eta bertatik magina ikastaro antolatzen ditugu.
Adibidez:
"OGIA ,legami naturalarekin, egiten ikasteko, "ARTOAREKIN" egin daitezken JANARIA NAGUSIAK (Mexikar tradiziokoak), "IRLANDAKO DANTZAK", "SUKALDARITZA EKOENERGETIKOA", "MAKROBIOTIKA", "EMAKUMEARENTZAKO berezia den QI-GONG"a, "YOGA", "QI-GONG", "LURRARI LOTUTA DAUDEN TRADIZIOAK", "KANTUGINTZA", "CLOWN","IPUIN KONTALARITZA", "GURASO eta HAURREn arteko ONGI PASA", "ALEMANIAR BARNETEGIA","TERAPIA ALTERNATIBOAK", "MASKULINITATE BERRIAK", e.a, e.a.
Laister "PERMAKULTURA" eta "BIOERAIKUNTZA" ere aurkeztu nahi ditugu.
Bertan EUSKAL-ALEMANIAR famili bat bizi gara orain dela 13 urte.
Etxea leku eder batean kokatuta dago, baso ondoan eta errekaz inguratuta.
- Lau lagunentzako bost gela eder ditugu.
- Bi gela bikoitzak.
- Lau komun dutxa eta guztiz.
- 90m2 ko Gela Anitza, oso argitzua eta balkoi eder batekin.
- Musikarako tresna, koltxonetak, aulkitxoak.
- Tximinia.
- Pelikuletarako proiektorea.
- 70m2 etako tximinia duen egon gela eta Jangela.
- Sukalde eder bat bertze jangela batekin.
- Okindegia.
JANARIA asko zaintzen dugu, eta ahal dugun neurrian Ekologikoa izaten da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario